Saioetako batzuen infoa
2007. urtean ere, hainbat disko jartzaile lagunen sesioei esker, igandeko sargoriari aurre egiteko aukera izan genuen. Zoritxarrez, ez ditugu guztiak gordeta. Gainera, eguraldi txarragatik suspenditu egin ziren saio batzuk.
Hauek, ospatu zirenetako batzuk:
UDABERRIKO SARGORIA
XXXVIII. SESIOA:
Denboraldiari hasiera emateko, ohikoa zenez, gu geu aritzen ginen. Oraingoan ordea, Juan Kaltta lagun handiarekin batera aritu ginen (gustora, beti bezala).

SESIO BEREZIA
MAIATZAK 13rako, saio berezia prestatu genuen Donostitik etorritako REVOLUTIONARY BROTHERS anaiekin. Oraingoan, Tilosetatik irten eta Urbieta kaleko musika kiosko txoko berezira mugitu ginen. Iker eta Unarekin ere, beti gustora.

---------
UDAZKENEKO SARGORIA
Udazkeneko saioen berri askorik ez daukagu gordeta. Hauxe soilik_
47. Erasoa (?)
IRAILAK 30. Molotoff Irratiko Krokombo saioa egiten zuten lagun batzuen saio zoroa. 
HERNANIKO KRONIKAN horrela azaldu zen:
Krokombo DJak gaur Tilosetan, Igandeko Sargoriaren 47garren erasoan
2007/09/30 - Igandea
Igor eta Arri Krokombo DJak ariko dira gaur Tilosetako kioskoan musika jartzen, Igandeko Sargoriaren 47garren erasoaren barruan. Bi lagun hauek Molotoff irratian Krokombo Potombo umorezko saioa egiten dute igande arratsaldetan, baina gaurko igandea beste zaletasun batekin okupatuko dute: musikarekin. Musika elektronikoa eta reggae-dub doinuak jarriko dituzte nagusiki, beti bezala 18:00etatik 20:00etara.